EH Bilduk ostiral honetarako aurreikusita zituen kanpaina ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du, Bilbon gertatutako hilketa matxista salatzeko eta dolua adierazteko
EH Bilduk ostiral honetarako aurreikusita zituen kanpaina ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du, gaur goizaldean Bilbon gertatutako hilketa matxista salatzeko eta dolua adierazteko.
Horregatik, bertan behera geratzen da gaur arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan egitekoa zen kanpaina amaierako ekitaldia, baita Hego Euskal Herri osoan zehar ospatzekoak ziren gainerako ekitaldiak ere.
Era berean, ezker subiranistak dei egiten die bere militantziari eta oinarri sozialari, baita euskal gizarte osoari ere, mugimendu feministak gaur arratsaldean eta datozen egunetan indarkeria matxistaren aurka deitzen dituen gaitzespen mobilizazioetan parte har dezaten.
Albisteak
Mikel Otero: «Euskal Herriaren itxaropenaren olatuaren parte izatera deitzen zaituztegu»
Otegik “mobilizazio orokor masibo batera” deitu du, botoak EH Bildun kontzentratuz, igandean itxaropenak irabaz dezan
EH Bilduk bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu du etxebizitzaren krisiari irtenbideak eskaintzeko
Agenda
Nazionala
